Astigartarrak

Facebook Twitter

Odile Sánchez Susperregi

Ahobizi

Aurtengo ikasturterako ikasten ari naizen Madrilgo unibertsitatean euskarako klaseak emateko kartelak jarri ditut eta uste nuena baino jende gehiagok hitz egin dit euskarako ikasteko gogoz eta euskararekiko interesa dagoela ikusi dut. Asko poztu naiz

Hartutako konpromisoa(k)

  1. Kotxean noanean euskarazko irratiak entzungo ditut
  2. Kotxean noanean euskarazko abestiak entzungo ditut
  3. Parrandan euskarazko musika eskatuko dut
  4. Abizenak euskaratuko ditut
  5. Dendetan euskaraz eskatuko dut
  6. Lehenengo hitza beti euskaraz egingo dut
  7. Urtean antzerkiren bat euskaraz ikusiko dut
  8. Mugikorrean euskarazko sistema eragilea jarriko dut
  9. Euskarazko filmak edota euskarazko azpitituluekin ikusiko ditut
  10. Koadrilakoekin euskaraz egingo dut
  11. Euskarazko hedabideak kontsumitzen hasiko naiz
  12. Euskaraz hasitako esaldiak euskaraz amaituko ditut
  13. Atzo baino gehiago hitz egingo dut euskaraz gaur
  14. Euskal Herriko jatetxetara noanean, karta euskaraz eskatuko dut
  15. Nire buzoian gaztelania hutsean publizitatea jasotzen dudanean, nire kexa adieraziko dut udal euskara zerbitzuan
  16. Gidabaimena euskaraz aterako dut

Bestelako konpromisorik

Euskaraz ez dakiten lagunei euskarak dituen gauza politak erakusten dizkiet haien euskara ezagutzeko gogoa haunditu nahian

atzera
astigarraga.eus 100 da 100